XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A) MUSIKARI TA ORGANU JOLEAK SUDUPE TA OSINALDE'TAR ESTANISLAO (1915-1973)

1. Nor degu Aita Sudupe (21-3) Aita Sudupe, prantziskotarra, gure errian, 1915'go Ekainaren 9'an jaio zen.

Bere ikas-saiorik nagusienak, Arantzazu'n egin zituen.

Ordanatu ondoren, Arantzazu'tik Kuba'ra.

Eta Kuba'tik, Fidel Kastro'ren atzerriratzeko agindua artu ondoren, Espaiñia'ra.

Eta emendik, Puerto Riko alderuntz joan ondoren, antxen, mixiolari bezela il zen.

Kuba'n egon zen urtetan, asko idatzi zuen La Quincena izeneko aldizkarian.

Eta, Karibe aldeko aldizkari onenetako baten zuzendari izatera iritxi zen.

Berrogei bat urte dira oso oker ez ba'nago, Aita Sudupe, itxasandik Euskalerri'ra, musikalari ta organu jole ospetsu baten izen aundiz apaindurik etorri zala. 1948'gn urtea zan.

Apaiz gai gazte bat nintzan, Kale Nagusiko bere senideen etxean, nik ezagutu ta lenengo aldiz agurtu nuala.

Aldi artan, Andremari jai-aldietako egitarauan, Aita Sudupe'ri buruz zerbait argitaratzeko asmoak genituen.

Ortarako, aldez aurretik, Aita Sudupe berari, interviu txiki bat egiteko asmoak agertu nizkion.

Eta berakin izketaldi bat egin ondoren, erderaz, idazlan bat argitaratu nuan:

Orra, nere erdel lanari jarri nizkion izenburuko itzak.

Ondorengo itzak, idazlan orren itzulpen lana dezu.